Bazkide + Federatu, argibideak

1- Bi aukera daude:

  • Pol-Pol eko bazkidetza
  • Federatzea

2- Federatzea nahi bada derrigorra da Pol-Pol eko bazkide izatea.

3- 3- Pol-Pol M.T.ak ostegunetan bidaltzen ditu fitxak federaziora, kontuan hartuta internet 24 orduz zabalik dagoela Pol-Pol M.T.-ra edozein momentutan bidali daiteke eskaria, baina jakin Pol-Pol-ak ez duela ostegunerarte bidaliko eskaria (Osteguna 17.00)

4- Tauletan aukeratu modalitateak eta gehigarriak, ondoren sistemak ordaindu beharreko diru kopurua kalkulatuko du. Ondoren datuen fitxa bete eta bidali.

5- Diru kopurua honako edozein kontu korrontean sartu, ( kontzeptu gisa izen abizenak jarri)

  • KUTXABANK            ES11 2095.5070.73.1060159737
  • LABORAL KUTXA   ES22 3035.0009.11.0090701018

6- Diru sarrera egokia dela ziurtatu ondoren (hurrengo osteguna, 17:00 ak baino lehen) tramitatuko da lizentzia, e-mail bidez mezu bat bidaliko da dena ondo dagoela esateko, eta handik 2-3 astetara bulegotik pasa ahalko da karneta jasotzera.

7- Onuraduna. Federatzerakoan kontuan hartu Pyrenaica ere sartzen dela, etxean batek hartzea derrigorrezkoa da. Etxe horretako beste denak 'onuradunak' izango dira. Onuraduna bazara, zure etxean Pyrenaica jasoko durenaren datuak eskatuko dizkizugu, helbide berdina izan behar duzue.

8- Anpliazioak egiteko bulegotik pasa behar da.

9- Adi, abuztuan federazioa itxita egoten da.

10- Karneta galduz gero berria egiteak kosto bat izango du.

11- Datuak Babesteko Lege Organikoa

12- EMF - Eranskina - Federatuari zuzendutako informazioa

mendixa
mendia bizirik