Albisteak
Mendi eskia

Urtea hasi dugu eta honekin batera urteko egitaraua ere antolatu dugu.

Proposatzen dugun lehen irteera mendi eskia da. Denera 4 mendi eski irteera antolatu ditugu.

Lehenego mendi eski irteera urtarrilak 21-22 asteburuan izango da Zuriza-ra. Larunbatean Atxerito aldera eta domekan Txinenbral de Gamueta.

Izen emateko azken eguna Urtarrilak 17 asteartea izango da. Egun berean batzarra izango da bulegoan 19.00tan.

Kontuan izan eguraldi edo edur egoeragaitik irteera aldatu ahalko dela beraz etorri nahi duenak batzarrera etorri beharko du.

Ikusi wikiloc: Linza - Gamueta

Ikusi wikiloc: Linza - Acherito

 

 

[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik