Albisteak
Gorla eguna

  GORLA EGUNA. .

MARTXOAK 27, IGANDEA

 

 

 Gorla izenaz ezagutzen dugun lekuak naturaz eta kirolaz gozatzeko aukera asko ematen ditu. Udala aspaldian dabil han lanean, natura berreskuratzen eta aisialdirako gunea prestatzen eta mantentzen. Lekuak aukera asko ematen ditu eta etorkizunean, eremu honetako natura berreskuratzen eta aisialdi aukerak bultzatzen jarraitu nahi du udalak. Hori horrela dela erakusteko -hori bultzatzeko- Udalak eta herriko elkarteek elkarrekin GORLA EGUNA antolatu dugu. Antolatzaileak dira:
  • Pol Pol Mendizale Elkartea bera eta bere Mendia Bizirik saila.
  • Lokatza Ziklismo Eskola.
  • Bergarako eskoletako eskola-kirola eta Tokiko Agenda21 egitasmoa.
  • Udaleko ingurumen, turismo eta kirol sailak.

 

Egun honetako xedea da Gorlako naturaz gozatzeko dauden aukerak gizarteratu eta herritarrei aurkeztea.

 

Horretarako eta horregatik, herriko eragileok indarrak batu eta ekintza hauek antolatu ditugu:

  • LOKATZA ZIKLISMO ESKOLAK, tradizioa duen GORLA IGOERA antolatu du. Lasterketa, helmugatik bi bider pasak oda. Lehena, 11:00ak inguruan eta bigarrena, helmugaratzea, 12:00ak inguruan.
  • POL POL MENDIZALE ELKARTEAk, nahi duten herritarrentzako Bergarako frontoitik abiatzen den MENDI-TXANGOaren gidari lanak egingo dituzte.
  • Bergarako Eskola Kirol eta Agenda21 egitasmotik, lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzako ORIENTAZIO JOLASAK antolatu ditu.
  • Pol Poleko MENDIA BIZIRIK sailak, POL POLEKO UBIDEAREN INTERPRETAZIO-TXANGOA antolatuko du. Txangoa 10:00etan bertan abiatuko da Kantinatik bertatik.
  • Nahi duenak, udaleko Gorla eremuaren natura berreskuratzeko egitasmoaren barruan, ZUHAITZA LANDAtzeko aukera ere izango du.
  • 12:00etan ekintza horietan guztietan parte hartzen dutenentzako salda eta txorixoa egongo da ziklisten helmuga sabela bero eta beteta dutela ikusteko.

Oharrak:

  • Ekintza hauetan parte hartzea DOAkoa da.
  • Gorlara igotzeko eta autoak etxean uzteko asmoarekin, autobus zerbitzua prestatu dugu. Autobusak 09:00etan irtengo dira, autobus geltokitik bertatik.  Jaisteko autobusak 13:00etan aterako dira kantinatik bertatik.
[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik