Albisteak
Mendi eski irteerak
Azken urtetan Pol-Pol M.T. jendea mendiko eski irteeren inguruan informazio eske etorri da. Hau ikusirik Pol-Poletik mendi eski irteerak antolatzeko intensioa dugu. Albizte hau idazten dugu zenbateko interesa dagoen jakin eta irteerekin aurrera egiteko.

 Uste dugu kontuan eduki beharrezko gauza batzuk daudela.
Taldean egiteko irteerak izango direla ez da lasterketa bat izango, mendiaz neguan gozatzeko aukera bat da, ez norgeiagoka bat.
Taldean izango denez ez da inor bakarrik geldituko.
Mendian gaudela eta, errespetuz jokatu behar da.
Eskiatzen jakitea beharrezkoa izango da, birakuntza menderatzea, estaziotetan pista gorriak jeitsi ahal izatea.


 Behar den materiala;
 Mendi eskiko taulak eta fijazioak edo telemarkekoak.
 Mendi eskiko botak
 Larruak
 Makilak
 Kutxilak
 Kaskoa
 Segurtasun materiala, pioleta, kranpoiak, ARVA, sonda eta pala. Oso Oso oso gomendagarriak dira, bai zure segurtasunerako bai eta zurekin doazen lagunen segurtasunerako.
 
Derrigorrezkoa izango da mendian federatuta egotea.
 
Irteeretan interesa baldin baduzu jarri kontaktuan gurekin.

[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik