Albisteak
Beteranoak, Pilarikako zubian, Leongo mendietara

Lau egunetako zubia, Pilarika, beteranoak Leongo mendietara. Lau egun aprobetxatuz larunbat goizian urriaren 9an goizeko 5:00 etan (frontoian) izango da irteera.

Lehen egunean Cistierna aldean ibiliko gara. Bigarren egunean Valdeprado -  Pico Miro eta bukaera Anllares herrian. Hirugarrenean Ribadelago parajea esagutuko da, Lago Sanabria inguruan. Martitzenean hilak 12 azken eguna turismo eginez Bergara aldera abiatuko gara, tartean Burgos inguruetan "Olmillos" herrian geldialdi bat izango dugu.

Billeteak "Guria" (bidegurutzeta kalean) tabernan izango dira salgai, prezioa 175 euro. 

[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik