Albisteak
Araotz eta eskalatzaileak

Badator berriro ere haitzetan eskalatzeko garaia. Araotzeko eskalada eskola ere, urtero bezela eskalatzaile askoren abiapuntu izango da.

Bertako bideak kateatzera joango zaretenoi eskaera bat luzatzen dizuegu: 

 Autoa beheko aparkalekuan utzita ibili zaiteztela, mesedez, bidearen erabiltzaileei ahalik eta oztoporik gutxien sortu aldera.

Ohiko eskalatzaile, Araoztar eta Aloña mendiko mendi saila lanean hasi berri gara etorkizunean Araotzen guztiok erosoago ibili gaitezen. Informazioa sortu ahala zabalduko da, parte-hartzearen bitartez guztion gustuko den proposamen bat landu ahal izateko.

Beste barik milesker aldez aurretik eta disfrutatu PARETAN GORA.

 Oñatiko Aloña Mendi eta Bergarako Pol-Pol eskalatzaileen saileko oharra.

[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik