Albisteak
EUSKARALDIA 2020

Kaixo

Entitateekin argazki erraldoia egin dute Bergarako frontoian. Aurreikusitakoa baino entitate gehiago izan dira bertan eta Bergarako Euskaraldiko antolakuntzatik positiboki baloratu dute. Era berean, gogorarazi dute irailaren 27ra arte izena emateko aukera dutela entitateek eta ekimenarekin bat egitera animatu dituzte.

Azaroaren 20a eta abenduaren 4a bitarte egingo dute aurtengo Euskaraldia eta prestaketa lanetan murgildurik, arigune izango diren entitateetan jarri nahi izan dute fokua aurtengoan. Orain artekoa COVID-19ak baldintzatu badu ere, dagoeneko 150 entitatek eman dute izena herrian eta antolakutzatik pozik agertu dira herritarren erantzunarekin. Zehaztu dute Euskal Herrian izena eman duten 2000 bat entitatetik, 150 bergararrak direla.

Oraindik izena eman ez duten erakundeei dei egin eta Euskaraldiarekin bat egitera animatu dituzte. Irailaren 27a arte izango dute izena emateko aukera eta ordutik aurrera ere lanean jarraituko dute, batez ere fokua norbanakoetan jarriz.

[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik