Albisteak
IZAN BIDEA

Kaixo

Uztaila bukaeran iragarri genuen IZAN BIDEA  dinamikaren baitan erronka berri bat, inoiz egin den mendi igoera bateratu handiena egitea Euskal Herrian. Datorren Urriaren 3an, Euskal Herriko mendi esanguratsuenetara igotzeko mobilizazioa deitu dugu. Gure aldarria mendi tontor guztietara igoko dugu, eta bidean pauso berri bat emango dugu.

Urriaren 3an #650tontor presoen etxeratzeko bidea, elkarbizitzarako eta bakerako bidean aurrera egiteko.

Aldez aurretiko izena emateko aukera zabalduko dugu gure web-orrialdean, eta banaka edo taldeka inskribatzeko aukera emango dugu. Zuek zuen herriko mendira igotzeko deialdi propioa egitera gonbidatzen zaituztegu, eta izena emateko aukera ohiko lekuetan jarri ahal izatea.

Izan bidea ekimen iraunkorraren baitan, urriaren 3rako Bergarako mendi tontorren ibilaldiak prestatzen ari gara.

Igoko ditugun mendiak: bost multzotan sartu baditugu ere 8 tontor egingo ditugu.

1- Irutontorreta.

2- Irukurutzeta. Elosumendi. Kurutzebakar

3- Intxorta.

4- Krabelinaitz.

5- Klabelinaitz. Landarraitz.

 

Irteera denak goizeko 8:30ean abiatzea planteatzen da. Herriko plazatik eta Osintxu zein Angiozarretik iretea nahi dugu eta horretarako lanean ari gara.

 

[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik