Albisteak
MENDI DIRU BETE ERAKUSKETA AROZTEGIN
Gabon:
Jakinarazten dizuegu, datorren ostirala, otsailak 15 eta martxoak 3 bitatean, Mendi Diru Bete izeneko erakusketa ikusteko aukera egongo dela Aroztegi aretoan.
Pol-Pol Mendizale Elkartea eta Gorla Alpino Taldeak antolatuta lortu da erakusteketa Bergarara ekartzea. Erakusketa honen berezitasuna hau da: benetako dirua den edo izan den 60 billete baino gehiago erakusten dira, non guztietan mendiak agertzen diren errepresentaturik.
Guztiok erakusketa ikustera animatzen zaituztegu. Ostiral honetan 18:00tan, irekierarekin batera bisita gidatua egingo da Antxon Iturriza-rekin, mendigoizale eta idazte ezaguna.
Gozatu dezazuela