Albisteak
ALBERTO IÑURRATEGI - DIAPORAMA

 

Bidaltzen dizuegu ALBERTO IÑURRATEGIk Urriaren 25ean, Osteguna, arratsaldeko 19,00etan izango den diaporama.
"PORROTAREN ALDE" izenburuarekin.

 

"Mendizalea gero eta lehiakorragoa da hitzaren zentzurik zatarrenean. Kosta ahala kosta gailurrak metatu behar ditugu.

Gailurra, gero eta desprestigiatua dago: buruz behera jarri dugu mendia.

Zorionez, mendizaletasuna ez da kirol olinpikoa. Ez da txapelketarik antolatzen. Suerte handia da hori. Gure lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, geure buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da mendikoa kiroltasunez eta modu apalean egitea."

Baldintza tekniko guztiak berak eramaten ditu.

Iraupena: 40´inguru eta gero galdera erantzunen tartea.

 

[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik