Kaixo,
Uztaila gerturatzen doa ta berarekin ehunmilak ultratraila.
Ehunmilak ultratraila Euskal Herrian zehar egiten den mendi lasterketa bat da. Beasainen hasi eta bertan bukatuko da 168km egin ondoren. Gurean ere pasako da, Gorla inguruan, Trekutzetik Hirukurutzetaraino. Karrera uztailak 13-14-15 asteburuan izango da.
Gure ardura ibilbidea balizatzea eta Altzasu elkarteko parkinean egongo den denbora kontrola eta abituaiamentua izango dira.
Hau dena egiteko aurreko urteetan bezela laguntzaileak behar dira.
Uztailak 13 ostiralean izango da karrera.
Egun hortan arratsaldean dena montatzeko eta karrera momentuan ibilbidean eta abituaimentuan egoteko behar da jendea. Behin dena bukatutakoan jasotzen ere lagundu behako da.
Lagundu nahi baduzu izen emateko,
pol-pol.menditaldea@hotmail.com
Pol-Pol M.T ko bulegoan, 943764851 telefonoan (Pol-Pol M.Tko bulegoa orain San Pedro kalean dago.)
Izen emateko azken eguna ekainak 1 ostirala izango da.
Laguntzaile denek aseguru bat izango dute antolakuntzarako, beraz behar ditugun datuak; Izena, 2 abizen, DNI zenbakia, telefonoa eta kamiseta talla.
Hau jakinarazteko zuen laguntza ezkertuko genuke
Eskerrik asko