Albisteak
EHUN MILLAK 2017

Kaixo,
 
Hankaluze trail taldekoak gara. Uztaila gerturatzen dator eta berarekin batela ehunmilak ultratraila.
 
Hau horrela izanik aurten ere ehunmilak ultratrailean Bergarako zatian gu egongo gara arduradun bezela. 
Ehunmilak ultratraila Euskal Herrian zehar egiten den mendi lasterketa bat da. Beasainen hasi eta bertan bukatuko da 168km egin ondoren. Gurean ere pasako da, Gorla inguruan, Trekutzetik Hirukurutzetaraino. Karrera uztailak 7-8-9 asteburuan izango da.
Gure ardura ibilbidea balizatzea eta Altzasu elkarteko parkinean egongo den denbora kontrola eta abituaiamentua izango dira.
 
Hau dena egiteko aurreko urteetan bezela laguntzaileak behar dira.
 
Uztailak 7 ostiralean izango da karrera. 
Egun hortan arratsaldean dena montatzeko eta karrera momentuan ibilbidean eta abituaimentuan egoteko behar da jendea. Behin dena bukatutakoan jasotzen ere lagundu behako da.
 
Lagundu nahi baduzu izen emateko hankaluzetrail@gmail.com ,  pol-pol.menditaldea@hotmail.com helbidean edo Pol-Pol M.T ko bulegoan.
 
Izen emateko azken eguna maiatzak 28 igandea  izango da. 
 
Laguntzaile denek aseguru bat izango dute antolakuntzarako, beraz behar ditugun datuak; Izena, 2 abizen, DNI zenbakia, telefonoa  eta kamiseta talla.
  
 
Maiatzak 28 izango dugu bolondresen izen emateko azken eguna.
 
Hau jakinarazteko zuen laguntza ezkertuko genuke
 
Eskerrik asko
[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik