Albisteak
EHUN MILLAK 2016

Kaixo,

 

Uztaila gerturatzen ari da eta berarekin ehunmilak ultra traila. Aurten uztailak 8-9-10 asteburuan izango da. Beasainen hasi ta 168km egin ondoren berriz Beasainen bukatuko den mendi karrera. Uztailak 8 ostiralean pasako da Bergaratik, Gorlatik, Trekutzetik etorriko da eta Irukurutzetatik jarraituko du, iluntze gau partean.

 

Azken urteetan moduan Pol-Pol M.T.ko hankaluze zailak du Bergarako zatia antolatzeko ardura. hankaluzekoak lanean dihardugu baina uztailak 8rako boluntarioak behar dira.

Egun hortan lan desberdinak egin behar ditugu, Altzasu elkarteko parkinean egongo den anoa postuan lagundu, montatu eta desmontatzeko, jana banatzeko, zirkuitoa balizatu eta karrera momentuan zirtuitoan laguntzeko.

 

Izen emateko, pol-pol.menditaldea@hotmail.com edo hankaluzetrail@gmail.com. 

Bestela Pol-Poleko bulegoan, astelehen, ostegun eta ostirala 19.00-20.00. Bulegoko telf. 943764851.

 

Behar ditugun datuak, Izena eta 2 abizen. DNI zenbakia, telefono zenbakia eta kamiseta tailla.

 

Azken eguna ekainak 3 izango da.

 

Agur bat,

 

hankaluze trail

[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik