Albisteak
URBIAN - UZTAILAK 31an.

GIPUZKOAKO MENDIZALE FEDERAZIOtik bidali digute deialdi hau.

Mendizale lagunok,

Azken bi urteetan egin den moduan ,aurten ere, uztailaren 31an Fracking-aren kontrako taldeak eta norbanakoak Urbian bilduko dira 12,30etan argazki erraldoi bat ateratzeko.

Mendizaleoi ere kezka ugari sortzen zaizkigu teknika honen inguruan eta orain dela gutxi Eusko Legebiltzarrean teknika hau EAEn aplikatzea zailduko duen arau bat onartu bazen ere, GMFtik aurtengo ekimen hau babestea erabaki dugu.

Gure proposamena uztailaren 31an, goizeko 9,30etan Arantzazuko parking-ean geratu eta Duruko bidetik mendizale guztiok elkarrekin Urbia arteko zidorra egitea izango litzateke.

Arantzazun elkar ikusiko dugulakoan,

Agur bat

 

Pol-Pol Mendizale Taldea(r)en argazkia.
 
 
[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik