Albisteak
SAN SILBESTRE LASTERKETA

I.SAN SILBESTRE TRAIL BERGARA. “PEUGEOT ETORMOBIL SARIA”

 

 

Hankaluze Trail Mendi Lasterketa taldekoak ari gara lasterketaren antolakuntza lanetan. Orain pare bat urte jaio zen taldea gara, izan ere konturatu ginen Bergaran bazela jendea mendian korrika aritzen zena, baina nahiz eta korrikalari dexente izan ez genuen inolako talderik. Gauzak horrela Pol-Pol Mendizale Taldearnen estrukturaz baliauta taldea sortu genuen. Gaur egun mendi taldearen barruan sekzio esanguratsuenetako bat gara.

 

 

Lasterketak San Silbestre guztiak bezala ibilbide motza izango du, 6,5km eta 300m positibo inguru, eta abenduaren 31an 11:00 ospatuko dugu Bergaran.  Beste San Silbestreekiko ezberdintasun nagusia ibilbidearen formatua izango da, izan ere gurea mendi lasterketa izango da. Irteera eta helmuga Bergarako erdigunean izango da eta korrikalariek ibilbide zoragarri batetan zehar asfaltoa, hartxintxarrak, belarra eta noski lokatza zapaltzeko aukera izango dute! Ziur asko Euskal Herri osoko Mendi San Silbestre bakarra izango da.

 

 

 Helburu printzipala jendeak Bergaran ospatuko den mendi lasterketa batekin disfrutatzea da, bereziki animatu nahi dugularik kirol hontan hasten dabilen edo oraindik probatu ez duen jendea. Gure ustetan ibilbide motza izanik guztiontzat eskuragarri egiten du lasterketa, hortaz jende dexente animatzea espero dugu. Hori bai, nahiz eta ibilbide motza izan gogoa dutenek berotu ona hartzeko aukera izango dute!

 

 Horregatik Hankaluze Trail-etik mundu guztia animatu nahi dugu abenduaren 31an Bergarara etortzeko gure lasterketaz gozatzera, giro aparta garantizaturik dago! Ez genuke ahaztu nahi lehen edizio hontan antolakuntzarekin laguntzen ari zaigun jende guztia, kolaboratzaile denak eta bereziki PEUGEOT ETORMOBIL gure patrozinadore  printzipala, apostu garrantzitsua egin baitu lasterketa eta gure kirolaren alde!

 

Inskripzioa zabalik www.kirolprobak.com 2014/12/18 arte

[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik