Albisteak
Errekak garbitzia auzolanian

Erreka garbitzeko batu dira hainbat herritar eta Bergarako Udala.

Debagoieneko Mankomunitateak “Errekaren Astea” antolatu du urriaren erdialdean. Hori baliatuta, Deba Ibaia garbitzeko auzolana antolatu du herritar talde batek Bergarako Udalarekin batera. Honela, urriaren 13an Epeletik Osintxura bitarteko erreka zatia garbitzeko lanetan arituko dira.

Deialdia parte hartu nahi duten herritar guztiei dago irekita, hori bai, bertan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, seguru kontuetarako.

Pol-Pol M.Tak bertan parte hartuko du eta erreka garbitzeko boluntarioak behar dira. Izen emateko bulegoan dago orria.

 

[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik