Albisteak
Mendi eskia Zurizan, Otsailak 1-2 ra atzeratuta

Ikusita asteburu hontako dagoen arriskua mendian otsailak 1-2 ra atzeratu da irteera

Urtea hasi dugu eta honekin batera urteko egitaraua ere antolatu dugu.

Proposatzen dugun lehen irteera mendi eskia da.

Lehenego mendi eski irteera urtarrilak 19-20 asteburuan izango da Zuriza-ra. Larunbatean Atxerito aldera eta domekan Petretxema.

Egun baterako bakarrik etorri nahi duenak gurekin kontaktuan jartzeko baliteke eta taldea sortzea joan etorria egiteko.

Izen emateko azken eguna Urtarrilak 15, asteartea izango da. Egun berean batzarra izango da bulegoan 19.00tan.

Kontuan izan eguraldi edo edur egoeragaitik irteera aldatu ahalko dela beraz etorri nahi duenak batzarrera etorri beharko du.

Uste dugu kontuan eduki beharrezko gauza batzuk daudela.

-Taldean egiteko irteerak izango direla ez da lasterketa bat izango, mendiaz neguan gozatzeko aukera bat da, ez norgeiagoka bat.

-Taldean izango denez ez da inor bakarrik geldituko.

-Mendian gaudela eta, errespetuz jokatu behar da.

-Eskiatzen jakitea beharrezkoa izango da, birakuntza menderatzea, estaziotetan pista gorriak jeitsi ahal izatea.

Behar den materiala; Mendi eskiko taulak eta fijazioak edo telemarkekoak. Mendi eskiko botak Larruak Makilak Kutxilak Kaskoa

Segurtasun materiala, pioleta, kranpoiak, ARVA, sonda eta pala. Oso Oso oso gomendagarriak dira, bai zure segurtasunerako bai eta zurekin doazen lagunen segurtasunerako.

Derrigorrezkoa izango da mendian federatuta egotea.

[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik