Albisteak
ehunmilak laguntzaileak

Uztaila badator eta berarekin batera aurten ere ehunmilak ultratraila. Uztailak 13-14-15  asteburuan izango da Beasainen hasi eta 168km egin ondoren Beasainen bukatuko den lasterketa. Gipuzkoako inguru desberdinak pasako ditu, Txindoki eta Aizkorri igoaz, Aralarren barrena ere ibiliko dira.

Bergaran ostiralean, 13an, iluntzean pasako da Trekutzetik sartu eta hirukurutzetatik irten.

Tarte hontan Pol-Polak du ardura eta laguntzaileak behar dira, ostiral goizean Altsazuko abituaimentua montateu eta iluntzean ibilbidean egoteko.

Lagundu nahi baduzu jarri gurekin kontaktuan.

Izena emateko orduan zure izena, 2 abizen, DNI zenbakia, kontakturako telefono bat eta zure niki neurria behar ditugu.

Iaz bezela aurten ere kamisetak egongo dira laguntzaileentzat, beraz ondo begiratu zure neurria.

Izen emateko azken eguna ekainak 20 asteazkena.

Aldez aurretik eskerrik asko.

www.ehunmilak.com

[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik