BETERANOEN irteera  (2019/11/15)
Kaixo lagunok, Hemen bidaltzen dizuegu igande honetan egin behar dugun irteeraren berri. BAKIOra izango da. Urteko azkenengoa. Ea eguraldiak laguntzen duen... POL POL M.T.
POLTSIKOKO EGUTEGIA 2020 (2019/11/14)
Kaixo lagunok, Aukeratu dugu POL POL M.T.eko 2020. urteko poltsikoko egutegiaren argazkia. Maddi Iñarra izan da irabazlea. Urbian ateratakoa da. Perusaroiko txabola. Zorionak! POL POL M.T.
GAZTE TALDEA - IRTEERA GAZTE TALDEA (2019/10/21)
Kaixo, Hemen bidaltzen dugu POL POL M.T.ko gazte taldearen Urriko irteeraren argazkiak. Orbaizeta egin zuten irteera, asteburukoa izan zen. Hurrengoa, Azaroaren 30ean ARRIKUTZ, goizeko irteera. Animatu, eta izena eman, POL POL M.T.
BETERANOEN irteeraren argazkia (2019/10/14)
POL POL M.T.ko beteranoen irteeraren argazkiak.VALGAÑON-EZCARAYUrriaren 13an, egun osoko irteera.Eguraldi zoragarria eta giro aparta. Hurrengo irteera, Azaroaren 17an, BAKIOra izango da.Bazkaria barne, urteko azkenengo irteera ospatzeko. 60,00 €Animatu eta izena eman, POL POL M.T.
GAZTE TALDEA - IRTEERA (2019/10/14)
POL POL MENDI TALDEko GAZTE TALDE ORBAIZETAra izango da hurrengo irteera.Urriaren 19 eta 20an. Izen ematea, POL POL M.T.ko bulegoan egin daiteke, Astelehen, Ostegun eta Ostiralean, arratsaldeko 7etatik-8etara. Animatu, POL POL M.T.
POL POL M.T. - 2020ko POLTSIKOKO EGUTEGIA EGITEKO ARGAZKI LEHIAKETA (2019/10/11)
Kaixo lagunok, Aurten ere, 2020ko egutegirako argazkia denon artean aukeratu nahi dugu, eta hortarako argazkiak behar ditugu. Zure argazkia POL POL MT.ko poltsikoko egutegian agertzen nahi baduzu, bidali gure helbide elektronikora, pol-pol.menditaldea@hotmail.com. Argazkiak bidaltzen azken eguna azaroak 10a izango da. Argazkiak Euskal Herrikoak izan behar dira. Eskerrik asko eta animatu! ...
[ ALBISTE GUZTIAK IKUSI ]
mendixa
mendia bizirik