Albisteak
TXARLA - BASOA, BERE ETORKIZUNA?

Kaixo lagun!

BASOA, bere etorkizuna?

HITZALDIA

Eguna: Abenduak 27osteguna.

Ordua: 19:00etan.

Lekua: Pol-Pol Elkartean. San Pedro 10, Bergara.

Aurkezleak: Kiko Alvarez eta Iñaki Aizpuru.

 

Gipuzkoako basoen paisaia mende erdi baino gehiagoan amerikar radiata pinuaz landatua izan ondoren, berriz ere  aldatzeko zorian dago. Gelditzen ari diren egoeran ez die ez  ingurumenaren ez ekonomiaren expektatibei erantzuten. “Xingola marroia” gero eta zabalduago agertzen ari da eta honek nahitaezko aldaketa eragingo du gure mendiak baso paisai berri batera eramanez. Orain hartzen diren neurriek konponbiderantz edo arazoa areagotzera eramango gaituzte.

 

Testuinguru honetan, Iñaki Aizpuru eta Kiko Alvarezek azalduko digute batetik  Gipuzkoako basoetan gertatzen ari dena, eta bestetik neurri eta norabide aurrerakoiagoak zeintzuk izan daitezkeen. Biologoak dira biak, aholkularitzan, ikerketan, planifikazioan eta ingurumenaren kudeaketan adituak. Proposamen eta iritzi berriekin aurkezpena egingo digute datorren 27an, Pol.Pol-M.T.ren egoitzan.  

[ Atzera ]
mendixa
mendia bizirik